Hezitzeko hezitzen (Autoebaluazioa)
Esan behar dut, hasieratik ikasgai
honen existentzia harritu ninduela eta irrikitan nengoen edukiak zeintzuk
izango diren jakiteko. Ikasgai honi esker, konturatu egin nahiz teknologia
berriak gero eta eskuhartze handiagoa dutela gure eguneroko bizitzan eta nire
etorkizunerako lanbidea irakaslea izango dela jakinda, garrantzitsua ikusten
dut IKT-ak eta hauen erabilera ezagutzea gero umeei ere ezagutza hauek
transmititu ahal izateko.
Ez zait ikasgai zaila iruditu, gaur
egungo gazteok IKT-ak txikitatik erabiltzen hasi ginelako eta egunero
erabiltzen ditugulako. Gainera, ni pertsonalki, hauek erabiltzea gustoko dut.
Informazio kantitate handia denbora
gutxitan izateko aukera ematen gaituzte, baina, IKT-en erabilera egokia ere,
irakatsi behar genukeen elementua da. Hauen erabileraren ikaskuntzaren parte
ere delako; informazio guztia fidagarria ez dela jakitea, informazioa
filtratzen ikastea, informazio guztia ondo ez dagoela, identitate digitala nola
kudeatzen jakitea...
“Irakaskuntza gurpilak” (Ebaluazioa)
“Irakaskuntza gurpilak” aurkezpenei
dagokienez, esan behar dut gai batzuk beste batzuk baino interesgarriagoak izan
direla eta talde batzuen aurkezpenak ez dutela gaiarekiko arreta piztea lagundu.
Talde askok, IKT-ak haien erosotasunerako
erabili dituzte. Izan ere, IKT-ak aurkezpenak erraztearen ideia ondo iruditzen
zait baina ez zait egokia iruditzen aurkezpen bat egiterako orduan, bideo bat soilik
jartzea, ezer azaldu barik, nire ustez, bideoa aurkezpenaren osagarria izan
behar delako.
Egia da, ikasle askok ardura edo
interés falta erakutsi dutela ikasgai honen aurrean. Hala eta guztiz ere, ni beti
puntuala izan naiz eta klase guztietara joan naiz, arlo guztiak garrantzitsuak
direla uste dudalako (nahiz eta eduki batzuk gehiago edo gutxiago gustatu).
BESTE TALDEKIDEEN KOEBALUAKETA
Beste taldekideek orokorrean ondo lan egin dutela uste dut, baina egia da, batzuen aurkezpena ez dela originala izan (irakasleari emandako txostenean agertzen dira beste taldekideei jarriko niekeen notak).
Dokumentatzaileei dagokienez, esan
dezaket haien lana oso baliagarria izan dela klasean landutako gai guztiak
osatzeko. Gainera, egin duten lana interesgarria iruditzen zait eta haien
sites-ak ikusita, gogoz lan egin dutela, modu argi eta antolatuan eta puntu
guztiak kontuan hartu dituztela ikusten da.
NIRE TALDEKIDEEN KOEBALUAKETA
Talde guztietan bezala, beti dago
norbait lan gutxi egiten duena edo zuzenean, lanik egin ez duena. Beraz, nire
taldeko koebaluaketa egiteko, nik sortutako taula bat osatzea komenigarria
ikusi dut, bakoitzak egindako lanaren arabera jarriko niokeen nota adieraziz.