2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

9. Saioa: 2014/12/11





Gaurko saio teorikoan, dokumentatzaileek, lauhilabetean zehar egin duten lana aurkeztu dute. Haien site-ak lehen aldiz ikusi ditugu eta behaketak, hausnarketak, aztertu dituzten gaiak, ateratako ondorioak... site-aren barruan nola antolatzen diren azaldu digute.

Gure taldearen jarraipena behatzeko ardura zuten behatzaileak lan ikaragarria egin dutela uste dut haien sites-a osatzeko. Hala ere, faltan bota dut, aurkezpenean behatutako talde bakoitzaren hausnarketa txiki bat egitea, hau eginez, guztiok jakingo genuke hobetu beharko genukeena eta bai gure akatsetatik, bai besteen akatsetatik ikasteko aukera gehiago izango genuke.

Site-aren egiturari dagokionez, informazioa erraz aurkitzen da, oso txukun eta argi baitago. Gainera, badaude beste elementu batzuk irakurketa laguntzen dutenak, hala nola: erabili dituzten koloreak, irudiak, bideoak, letra tamaina eta estiloa...

Gure dokumentatzaileek "DokuGunea" Sites-a ikusteko hemen klikatu 

Beste dokumentatzaileen Sites-ak hurrengoak dira:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina