2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

Azken hausnarketa eta ebaluazioa

Hezitzeko hezitzen (Autoebaluazioa)

Esan behar dut, hasieratik ikasgai honen existentzia harritu ninduela eta irrikitan nengoen edukiak zeintzuk izango diren jakiteko. Ikasgai honi esker, konturatu egin nahiz teknologia berriak gero eta eskuhartze handiagoa dutela gure eguneroko bizitzan eta nire etorkizunerako lanbidea irakaslea izango dela jakinda, garrantzitsua ikusten dut IKT-ak eta hauen erabilera ezagutzea gero umeei ere ezagutza hauek transmititu ahal izateko.

Ez zait ikasgai zaila iruditu, gaur egungo gazteok IKT-ak txikitatik erabiltzen hasi ginelako eta egunero erabiltzen ditugulako. Gainera, ni pertsonalki, hauek erabiltzea gustoko dut.
Informazio kantitate handia denbora gutxitan izateko aukera ematen gaituzte, baina, IKT-en erabilera egokia ere, irakatsi behar genukeen elementua da. Hauen erabileraren ikaskuntzaren parte ere delako; informazio guztia fidagarria ez dela jakitea, informazioa filtratzen ikastea, informazio guztia ondo ez dagoela, identitate digitala nola kudeatzen jakitea...

“Irakaskuntza gurpilak” (Ebaluazioa)

“Irakaskuntza gurpilak” aurkezpenei dagokienez, esan behar dut gai batzuk beste batzuk baino interesgarriagoak izan direla eta talde batzuen aurkezpenak ez dutela gaiarekiko arreta piztea lagundu.

Talde askok, IKT-ak haien erosotasunerako erabili dituzte. Izan ere, IKT-ak aurkezpenak erraztearen ideia ondo iruditzen zait baina ez zait egokia iruditzen aurkezpen bat egiterako orduan, bideo bat soilik jartzea, ezer azaldu barik, nire ustez, bideoa aurkezpenaren osagarria izan behar delako.

Egia da, ikasle askok ardura edo interés falta erakutsi dutela ikasgai honen aurrean. Hala eta guztiz ere, ni beti puntuala izan naiz eta klase guztietara joan naiz, arlo guztiak garrantzitsuak direla uste dudalako (nahiz eta eduki batzuk gehiago edo gutxiago gustatu).

BESTE TALDEKIDEEN KOEBALUAKETA

Beste taldekideek orokorrean ondo lan egin dutela uste dut, baina egia da, batzuen aurkezpena ez dela originala izan (irakasleari emandako txostenean agertzen dira beste taldekideei jarriko niekeen notak).

Dokumentatzaileei dagokienez, esan dezaket haien lana oso baliagarria izan dela klasean landutako gai guztiak osatzeko. Gainera, egin duten lana interesgarria iruditzen zait eta haien sites-ak ikusita, gogoz lan egin dutela, modu argi eta antolatuan eta puntu guztiak kontuan hartu dituztela ikusten da.


NIRE TALDEKIDEEN KOEBALUAKETA

Talde guztietan bezala, beti dago norbait lan gutxi egiten duena edo zuzenean, lanik egin ez duena. Beraz, nire taldeko koebaluaketa egiteko, nik sortutako taula bat osatzea komenigarria ikusi dut, bakoitzak egindako lanaren arabera jarriko niokeen nota adieraziz.







*0tik (txarrena) 10era (bikainena)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina