2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

Bideojokoak hezkuntzan


Ikas-irakasterako orduan, umeen motibazio falta dagoela badakigu, baina zergatik ez ditugu motibatzen zaizkien gauzak erabiltzen curriculumeko edukiak irakasteko? IKT-ak aukera paregabea eskaintzen dizkigute umeen arreta deitzeko eta erraztasunez irakatsi nahi duguna haiek ikasteko. Interneten edozein ikasgairentzako jokuak aurki ditzakegu, hona hemen eduki batzuk lantzeko ikasgelan erabiliko nituzkeen jokuak eta joku bakoitza zelan erabiliko nuke klaseak ematerako orduan:

Bakoitzaren izenaren gainean klikatuz gero, jokuaren webgunera bideratzen zaitu.

GAIA, IZENA eta AZALPENA

Euskadi eta bere administrazioak "112 zenbakiaren jokua"
  • Nori zuzendua: 3. Ziklorako
  • Azalpena: Balore hezkuntzan jarriko nuke. Aldez aurretik administrazio publikoei buruzazalpen bat emango nieke eta guztion artean jokua osatuko genuke, galdera bakoitza komentatzen. Amaitzeko, bestelako egoeretan zer egin beharko zen komentatuko genuke.



  • Nori zuzendua: 2. Ziklorako
  • Azalpena: Ordenagailu gelara joan eta binaka, Egiptoko zibilizazioa ikasiko zuten. Jokua ingelesez dago, beraz, ingeleseko irakaslearekin joan ahal dira eta historiarekin batera, hizkuntza ikasiko dute.


Kalkuloa-  "Zatikien jolasa"

  • Nori zuzendua:3. Ziklorako
  • Azalpena: Teoria saio batzuk eman eta gero, zatikiei buruzko ezagutzak finkatzeko erabiliko nuke. Nagusiak direnez, "eskola 2.0" programak ahalbidetzen dituen ordenagailuak hartuko dituzte eta gelan bertan, binaka edo hirunaka jarriko dira jarduera hauek burutzeko.

  • Nori zuzendua:1. Ziklorako
  • Azalpena: Txikiekin matematika segidak lantzeko oso joku entretenigarria da. 

Sektoreak- "Sektoreak lotu"
  • Nori zuzendua:2. Ziklorako
  • Azalpena: Gizarte Zientzia ikasgaian sektoreak lantzeko oso aproposa da. Klasean liburuko irakurketa egin eta gero, ea zer ulertu duten ikusteko, jokuari ekingo diote.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina