Oraingo honetan, IKT-ak hezkuntzan sartzearekin eta gaur egungo hezkuntzaren helburua bilatzearekin lotura duen dokumental bat partekatzea erabaki dut. Bi ordu eta erdiko dokumantala da, etorkizuneko irakasleak izango garela jakinda, beharrezkoa ikusten dut dokumental honek dituen ideiak kontuan hartzea. Beraz, bideoaren azpian, ideia garrantzitsuak atera ditut eta hausnarketa txiki bat egin dut:
Ideiak:
1. “No es el estudiante el que fracasa, es el sistema el que esta mal planteado” Dr. Carlos Calvo Muñoz. Educador e investigador. Chile.
2. Arazoa da hezkuntza sistema ez dela gizartearekin batera aldatu.
3. Ebaluatzeko modua dela eta, zenbaki bat definitzen du zein motatako pertsona zaren.
4. Lehen eskolaren helburua langileak eta gobernuaren menpean zeuden pertsonak sortzea zen, ez hiritarrak sortzea.
5. Eskola bi zereginetarako balio du: langileak sortzeko eta kultura mantentzeko.
6. Helburua bizi kalitate ona lortzea izan beharko zen
7. Eskoletan lagundu behar diegu mundua esploratzeko prozesu horretan.
8. Gehienetan ez dituzte gauzak ulertzen interesa (motibazioa) ez dutelako.
9. Ikasten ondo pasatu behar dute (interesa piztu).
Hausnarketa:
“La educacion prohibida” bideoak, hezkuntzari buruzko azterketa, analisi eta kritika zorrotza egiten du. Azkenaldian egunerokotasunean zehar ahoz-aho darabilen gaia da hezkuntza eta gaur egun indarrean dagoen hezkuntza sistema kritikatzeaz gain beste hezkuntza sistema alternatibo eta praktiko bat proposatzen da, hainbat pedagogo eta irakasleen iritzi eta hausnarketak kontutan hartuta.
Filmaren izenburuak hezkuntza galarazita aditzera ematen du, eta zera datorkigu burura:
1. Adoktrinamendua sustatzen dute, hau da, etorkizunerako produktu bat sortu nahi dute, obedientzia iritzi kritiko barik sustatuz.
2. Korronte ideologiko gehienek balore eta idea batzuk sustatzen dituzte, horiek barneratuz gero zure balioa gizartean handituko delakoan baina funtsean ez duzu zertan balore eta ideia horiek barneratu beharrik barneratzen dituzularen plantak egitearekin nahikoa baita. Laburbilduz, itxurakeria nagusi den gizarte baten bizi gara, non zentzu kritikoa izatea ez da nahikoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina