Gaur aurkezpenen bigarren eguna izan da eta 6 taldeek hainbat gaiei buruz hitz egin dute. Lehenengo taldea "Gizarte pantaila anitzei" buruz hitz egin du, sozializazio prozesuan IKT berriek duten garrantziarekin lotuz eta IKT-en erabilera kontrolatzeko gurasoei egin ahal dizkiogun proposamenak aurkeztu dituzte.
Bigarren taldekoek "komunitate birtualei" buruz hitz egin dute eta "ikasketarako ingurugiro pertsonalei" buruz non irakasleak ikasketa-prozesuari, emaitzari baino garrantzi gehiago ematen dieten.
Hirugarren taldea "IKT-en prozesuen mapa" zer den azaldu digute, hau da, trebetasun teknologikoa, bizitza osorako ikaskuntza eta jarrera kritikoa izatea herritartasun digitalari dagokionez, adibidez; informazioaren pribatizazioa, IKT-en aurrean jarrera egokia izatea.
Hurrengo taldea, laugarren taldea izan da. Hauek "Web 2.0" zer den azaldu digute eta horrek Hezkuntza 2.0ren kontzeptua lotura duela. Hezkuntza 2.0 ahalbidetzen dituzten plataforma batzuk aipatu eta haien erabilera azaldu dute (blogak, jarioak, wikiak eta sare sozialak). Azkenik, interneten dauden arriskuei nola aurre egiteko proposamenak aurkeztu dituzte.
Bosgarren taldekoek ere "Web 2.0" gaia tratatu dute IKT berriak euskaratzeari zuzentzen.
Seigarren taldekoek, "konpetentzia digitala"ri buruz egin dute aurkezpena, alfabetizazio berri batzuk aipatuz eta alfabetizazioaren garrantzia azalduz.
Azkenik, zazpigarren taldekoek ere "Konpetenzia digitala"ri buruz hainbat gai jorratu dituzte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina