Irakurri ditugun hiru testuei erreparatuz, egiaztatu ahal ditugu hezkuntzan IKT-en erabilerak sortzen dituen onurak eta abantailak ikasleen ikasketa prozesuan.
Alde batetik, lehenengo textua, “Horizonte 2013”, Horizonte txostenaren ondorioak behatzen ditu, hurrengo urteetan hezkuntzan eragina izango duten teknologia berriak aztertzen duena. Modu honetan, teknologia berri hauek sartu egingo diren epearen arabera, hiru horizonte ezartzen dira: hurbila (12 hilabete), epe ertainekoa (2-3 urte) eta epe luzekoa (4-5 urte). Teknologia hauek “computación en nube”tik hasiko lirateke (jadanik lan zentru batzuetan 3Dko inprimagailuak eta laborategi birtualetan erabilita), horizonte urrunera arte.
Beste aldetik, “Modelo de Madurez Tecnologica” textuak, Euskal Gobernuak egiten duen hezkuntza-zentro publiko eta itundutakoen hezkuntza baliabide teknologikoen sailkapena aurkezten digu. Modu honetan, zentroko jardueretan (irakaskuntzan, formakuntzan, komunikazioan …) egindako IKT-en erabileraren arabera, hiru maila bereizten dira; oinarrizko maila, erdiko maila eta goi-maila, eta zentroari dagokion ziurtagiria egokitzen zaio.
Azken textuan, “Los Gurus de Silicon Valley para sus hijos eligen la enseñanza escolar sin ordenadores”, azaltzen digu nola enpresa teknologiko garrantzitsuenen langileek nahiago duten haien seme-alabek teknologia berrietatik urrundutako hezkuntza jasotzea. Horretarako, Waldforf eskoletaz baliatzen dira, ariketa fisikoan eta experimentazioan oinarrituta dagoen metodologia erabiltzen dutenak eta sormena babesten dutenak IKT-ak oztopo bezala ikusiz. Hezkuntza mota hau, Estatu Batuek defendatzen duten iritziaren kontra doa, hain zuzen ere, IKT-ak gelan erabiltzea umeak mundu teknologikoetan garatzeko eta motibatzeko iritziaren kontra.
Beraz, eztabaida irekita dago, alde batetik, hezkuntzako korronte orokorra IKT-ren erabilpena hezkuntzan defendatzen du. Beste aldetik, teknologia sortzaileak, ez dute nahi horrelako hezkuntza bere seme-alabentzako, ildo honetik hezkuntzako instituzio batzuk IKT-en goiz erabiltzeak komunikazioa, erlazio interpertsonalak eta sormena zailtzen egiten duela diote eta beranduago erabiltzeak ez dakarrela inolako arazorik.
5 HITZ GAKO
- Informazio eta komunikazio Teknologiak
- Horizonte txostena
- Heldutasun teknologiko modeloa
- Waldorf metodologia
- Ikaskuntza kooperatiboa
2 ERRONKA
- Ikastetxeetan, IKT-en erabilera egokia eta kritikoa egitea, ikasleei ez ezik, komunitate hezitzaile guztiari ikas-prozesuan laguntzeko.
- IKT-en erabilera beharrezkoa eta komenigarria den frogatzea, edo hauek ez erabiltzea hobe den egiaztatzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina