2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

HAUSNARKETA


Komunikazioa deritzon gizartean bizi gara, tableta, internetez, mugikorrez, ordenagailu eramangarriz, sare sozialez, blogez eta abar inguraturik, gizarte garatuentzat behintzat, informazio eta komunikazio aukerak bukaezinak dira.

Beste aldetik, hezkuntza, gizartearen azpi-sistema bezala, azken honen beharrei erantzun beharko luke. Hau da, belaunaldi berriei irakastea hauek garatzeko eta modu autonomoan bizitzeko, kritikoki eta gizartean parte hartzen. Horrela, IKT-en erabilpena ikaskuntza prozesuan logikoa dirudi, hauek modu kritikoan erabiltzeko eta bizitzarako beharrezkoak diren aspektuak lantzeko. Gainera, IKT-en erabilerak hezkuntzan bi ikuspuntu ditu, ikaskuntzan erabili ahal den erreminta bezala eta eduki bezala. Hau da, IKT-ak ikasteko erreminta erabilgarria izan ahal da, ikasleen gaitasun guztiak garatzen laguntzeko.

Argi dirudi pentsatzea beraz, Eusko Jaurlaritzak emandako heldutasun teknologikoko ziurtagiriek IKT-ak hezkuntzan sartzea bilatzen dutela. Honela, hauen erabilera bultzatzea erabakitzen duten zentroek, aipaturiko esfortsua eta “metodologia” izango ahal dituzte, horrela kontsideratu ahal baditugu. Gainera, Horizonte txostenak, gizarteko beste sektore batzuetan ezarrita dauden teknologiak eta etorkizunean hezkuntzan erabiliko direnak aztertzea du helburu. Hau kontuan hartuz, heziketa-sistema guztiak ikus dezake norantz doan IKT-en erabilera hezkuntzan eta bere irakaskuntza-prozesurako erreminta berrien plangintza egin dezake. Hau da, IKT-en erabilera hezkuntzan aztertzean datza, horrela, gizartearekin batera paraleloki aldatzeko. Ikasleak ezin daitezke giza inpaktu, komunikazio erreminta eta joera berrietatik bakartutako mundu batean bizi, bestela, analfabeto digitalak bihurtuko genituzke.

Hala ere, hirugarren testua irakurri ondoren, metodologia Waldorfi buruz eta honetan, IKT-en ez egoteak, azken hauen erabilerari buruzko zalantzak sortu zaizkigu. Metodologia hau esperimentazioan eta askatasunean oinarritzen da, sormena ikaskuntzaren oinarritzat hartuz, motibazioa eta ikasleen gaitasunak garatzen ditu. Beraz, ez da zentzugabekoa haiek bezala pentsatzea bi elementu haurk kontuan hartzen badira:

Mundu mailako teknologiako guruak ez dute nahi bere seme-alabek IKTekin ikas dezaten. Haien iritziz, IKT gabe komunikazioa eta sormena bermatzen dira eta ez dute inolako arazorik ikusten umeak IKTak hurrengo urteetan erabiltzen badituzte. 

Azken urteotan, IKTak umeen jolasetan sartu dira, gero eta garrantzitsuagoak bihurtuz eta hainbeste estimuluekin zein umeek ez dute haien sormena garatzen. 

Bestalde, gu geuk teknologia berriak etengabe erabiltzen ditugu, bai herreminta bezala, hau da, talde lanak egiteko, aurkezpenak egiteko… bai helburu bezala, irakasgai honetan, adibidez. Hala ere, lagungarriak dira IKT-ak gure irakaskuntza prosezurako? Askotan ez gaude ados onekin, programak erabiltzen, bideoak editatzen… ikasten dugulako, baina berez, umeei programa hauen erabilera nola irakatsi behar diegun ez dakigu, hain zuzen ere, gure ikasketen xedea dena. Beraz, IKT-en erabilera hezkuntzan jarraia, kritikoa eta egokia izan behar dela uste dugu, hezkuntzaren jatorrizko baloreak baztertu barik.


WALDORF METODOLOGIA

Rudolf Stenier suitzarra, Waldorf izeneko metodologia sortu zuen. Metodologiak izen hau du, Steinerrek Waldorf enpresaren eskolan lehen aldiz erabili zuelako, lehen mundu gerraren ostean, Alemanian. Pedagogiaren zutabea umearen askatasuna da, gizartea berritzeko….Pedagogia honek, gizartearen aldaketa, hezkuntzan oinarritzen dela dio. 

Hezkuntza lan artistiko bat bezala eraman beharko genuke, ingurune aske eta sortzaile batean. Bere funtzionamendua gurasoen eta irakasleen kolaborazioan oinarrituta egon behar da, horrela ikasleak ekintzaren erdigunea izango dira beti eta ikaskuntza jarraia denez, ikasleak ez dute azterketen presioa sentituko.

Erabilitako pedagogia arrakastatsua izan zen Alemanian, baina, Hitlerren gobernuak legez kanpo utzi zuen. Hala ere, bigarren mundu gerra eta gero, eta klandestinitate urte batzuen ondoren, pedagogia maila internazionalean zabaldu egin zen, 90 herrietan 2000 zentru sortuz. Espainian 20 zentru daude pedagogia mota hau erabiltzen.






"Nuestro mayor objetivo ha de ser desarrollar seres humanos libres que sean capaces por ellos mismos de impartir propósito y dirección a sus vidas" 

-Rudolf Stenier-




Egin dugun hausnarketaren aurkezpena ikusteko hemen klikatu.

Hausnarketa egiteko irakurri ditugun testuak ikusteko hemen klikatu.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina